}

Rosetta: "Agur, ene bihotzeko Wirtanen"

2003/01/15 Elhuyar Zientzia

Rosetta-k hitzordu bat zuen Wirtanenekin. Egia esan, dena ESAkoek, Europako Espazio Agentziakoek, antolatu zuten. Haiek kometen sekretuak agerian utzi nahi zituzten, eta Rosetta prestatu zuten espioitza-lanak egiteko. Baina Rosetta Wirtanenen bidean jarri behar zuen Ariane kohetearen ahizpa bat lehertu egin zen jaurtitzean, abenduan, eta gertatu zena argitu arte, ez diote utziko Wirtanenera joaten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia