}

Irakurketaren, garunaren eta geneen arteko erlazioa aztertu dute

2023/04/12 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

irakurketaren-garunaren-eta-geneen-arteko-erlazioa
Irakurketak garunean zer aldaketa eragiten dituen argitu dute. - Arg. Jabego publikoa

Irakurketak garunaren egituran aldaketarik eragiten ote duen, eta osagai genetikoek horretan zerikusirik ote duten aztertu dute, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko BCBL zentroan. Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak, eta, haien arabera, garunean aztertu dituzten 150 neurketetatik, irakurketa bederatzirekin erlazionatuta dago. Haien artean, irakurketa-sareko funtsezko eremuak daude. Are gehiago, frogatu dute osagai genetikoak eragina duela bi neurketa jakinetan: ezkerreko hemisferioaren azaleran eta goiko zirkunboluzio tenporalarenean.

Ikerketa egiteko, 9-10 urteko nerabeen garunaren garapenaren datu-bilduma erabili dute (Adolescent Brain Cognitive Development dataset), eta, geneen, garunaren eta irakurketaren artean erlazio konplexua dagoela berresteaz gain, ondorioztatu dute trebezia poligeniko partzialki heredagarria dela, eta sare banatu baten mende dagoela.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia