}

Inurriak, pilaketak eragozten maisu

2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Inurriak pilatzen direnean eta bidea oztopatuta geratzen denean, batak besteari bultza egiten diote beste bide batzuk harrarazteko. Frantziako Tolosako ikertzaile batzuk ari dira jokaera horiek aztertzen.

Inurriak trebeak dira benetan: janarira daraman biderik motzena aurkitu eta gero, feromonen bitartez, gainerako inurri guztiek bide berari jarraitzen diote; baina inurri gehiegi dagoenean, beste bide batzuk hartzen dituzte joan-etorria arintzeko.

Inurrien jokamoldeari arretaz begiratzen diote ikertzaileek auto-ilarak edo komunikazio-sareetako arazoak konpontzeko giltzaren bila.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia