}

Inurri langileek eta erreginek ez dute berdin egiten kantu

2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Inurri langileek eta erreginek ez dute berdin egiten kantu
2009/03/01 | Elhuyar

Myrmica schenki inurriek soinu bidez desberdintzen dituzte inurri erreginak eta langileak. Ondorio horretara iritsi da Oxford Unibertsitateko ikertzaile-talde bat inurrien portaera aztertuta. Inurriek sabelaldean duten apendize bat gandor batzuen kontra igurztean egiten dute soinua, eta, ikertzaileek ikusi dutenez, langileek eta erreginek ez dute soinu bera egiten, gandorren arteko distantzia desberdina baita batzuetan eta besteetan. Bada, erreginek egindako soinua entzutean inurri langileak arretatsuago agertu ziren beste langile batzuek egindako soinua entzutean baino. Gainera ikusi dute inurrien parasitoa den beldar batek erreginaren soinua imitatuz lortzen duela langileek erregina bezala zain dezaten.

1
251
2009
3
026
Zoologia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia