}

Inurri-lan miresgarria

2010/10/21 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Argazki eder honi esker, Basa-bizitzaren Argazkilari Onena izendatu dute Bence Máté hungariarra. Epaimahaiak iritzi dio hauxe dela lehian izan diren argazki guztietatik deigarriena eta gogoangarriena. “Artista baten begiekin argazkilaritzaren maisu” izateagatik goratu du egilearen lana.

Máték Costa Rican atera du argazkia, gauez, hosto baten atzealdean flash bat ezarrita, eta inurri-talde bat hostoak mozten eta garraiatzen ikusteko aukera eskaintzen du. Egileak dio inurriak “subjektu miresgarriak” direla egiaztatu duela.

Lehiaketa BBC Wildlife Magazine aldizkariak eta Londresko Historia Naturalaren Museoak antolatzen dute urtero.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia