Interneteko trafiko-behatokiaren kontrol-zentroa Nafarroan

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Europako Interneteko trafiko-behatokiaren kontrol-zentroa irekiko dute.

Proiektu horren helburua 2025. urtean Internetek nola funtzionatuko duen jakitea da.

ETOMIC izeneko trafiko-behatokia Europa osoan banaturik dauden 50 ordenagailuz osaturik dago. Ordenagailu horiek trafikoa sortzeko txartelak dituzte, eta satelite bidez sinkronizaturik daude. Hain zuzen ere, ordenagailu horiek trafikoa bidaltzen diote elkarri web orrien transferentzia-atzerapenak edo trafikoaren abiadura neurtzeko. Era horretan, egungo eta etorkizuneko zerbitzuaren kalitatea azter daiteke saturazio-egoerak saihestu ahal izateko.