Internet-bilatzaileak larri

Bilatzaileek Interneteko informazioaren eskuragarritasuna areagotzen lagundu duten arren, ezin izan diote Internetek izan duen garapen izugarriari erantzun. Hazkuntzaren eraginez bilatzaileek eraginkortasuna galdu dute 1997az geroztik eta gaur egun publikoak diren orrialdeen % 16 besterik ez dute indexatzen. Hori horrela izanik euretara bideratutako lotura gehien dituzten orrialdeak indexatzen dituzte, hots, jendeak gehien erabiltzen dituenak. Azken finean EEBBetakoak eta komertzialak, EEBBetakoak ez direnen edota hezkuntzarako direnen kalterako.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria,

Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Internet