Inspiraziorako topaketak: Enpresa katak

Inspiraziorako topaketak: Enpresa katak


Erakundea: Bizilabe.

Topaketen iraupena: bi orduko bisitak.

Lekua: inguruko enpresak.

Deskribapena: Profesionalek gidatutako STEAM tailer baten azken saioan, jasotakoarekin zerikusia duen benetako enpresa bat bisitatuko dute gazteek. Gazteek, inguruko enpresa edo elkarte bateko langileak ezagutzeaz gain, profesional horiek aritzen diren proiektuen berri izaten dute. Gainera, tailerrean egindakoa enpresako profesionalekin partekatzeko aukera dute.

Indarguneak:

  • «Abentura» izatea gazteentzat, eskolaz kanpo joaten baitira.
  • Gazteak «pribilegiatu» sentitzea.
  • Inguru oso hurbileko enpresa errealak ezagutzeko aukera izatea (0 km).
  • «Beste mundu bat» efektua sortzea.
  • Landutako edukien inguruan lan egiteko aukera zabaltzea.
  • Askotariko esperientziak izateko aukera ematea.
  • Gazteek talde heterogeneotan aritzeko aukera izatea.

Inspiraziorako topaketa gehiago ikusteko sakatu hemen

STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

STEAM-hezkuntza