}

Insight zunda onik iritsi da Marteren azalera

2018/11/27 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

insight-zunda-onik-iritsi-da-marteren-azalera
Insight zundak Martetik bidalitako lehen argazkia. Estalkia eta hautsa ikusten dira. Arg. NASA

Ez zen erraza, baina dena espero bezala atera da: Insight zunda Elisium Planitia  lautadara iritsi da. Horrenbestez, Martera iritsi den NASAren zortzigarren misioa da. Haren helburuak: planetaren barne-egitura eta fluxu termikoa aztertzea, eta uhin sismikoak neurtzea eta haien jatorria argitzea.

Horretarako daramatzan tresnen artean, garrantzitsuenak sismografoa (SEIS), fluxu termikoa neurtzeko zunda (HP3), eta errotazioarekin lotutako parametroak neurtzeko esperimentua (RISE). Haien bidez lortutako datuak, gainera, baliagarriak izango dira planeta arrokatsuen sorrera eta bilakaera ulertzeko.

Berez, 2020 urtera arte iraungo du misioak, baina baliteke luzatzea, denbora hori igaro ondoren ere tresnak ondo badabiltza. Hala balitz, ez litzateke bakarrik egongo, urte horretan beste bost misio iristea espero baita.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia