“Ingurumenari buruzko komunikazioa klima-larrialdiaren aurrean” mintegia egingo da otsailaren 23an, Donostian
2024/01/25 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Ingurumenari buruz Komunikatzeko Elhuyar Dekalogoaren aurkezpenaz gain, zientzia eta komunikazio arloko profesionalen arteko hausnarketa konpartitua egingo da mahai-inguruan.
“Ingurumenari buruzko komunikazioa klima-larrialdiaren aurrean” mintegia egingo da datorren otsailaren 23an, Donostiako GFAren Etorkizuna Eraikiz espazioan. Online ere jarraitu ahal izango da.
Elhuyarrek ingurumenari buruzko komunikaziorako dekalogoa sortu berri du, zientzialariek, gizarte-eragileek, hezkuntza-eragileek eta zientzia-dibulgatzaileek elkarlanean egindako prozesu baten ondoren. Mintegi honetan, dekalogo horren berri emango da eta, segidan, mahai-ingurua egingo da, zientzia eta komunikazio arloko profesionalen artean hausnarketa egiteko helburuarekin.
Egitaraua
- 11:00 - 11:05: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariaren agurra.
- 11:05 - 11:15: Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzailearen agurra, eta Ingurumenari buruz Komunikatzeko Elhuyar Dekalogoaren aurkezpena.
- 11:15 - 12:30: Mahai-ingurua: Ingurumenari buruzko komunikazioa klima-larrialdiaren aurrean.
- Moderatzailea: Guillermo Roa Zubia, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailea (‘Ekosfera’ eta ‘Norteko Ferrokarrila’ irratsaioen gidaria).
- Parte-hartzaileak:
- Unai Pascual Garcia de Azilu, BC3ko ikertzailea
- Eli Pagola Apezetxea, Naiz irratiko “Gelditu makinak” ingurumen-saioko kazetaria
- Estitxu Villamor Lomas, EKOPOLeko ikertzailea eta gizarte-eragilea
- Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailea eta dekalogoaren koordinatzailea
- 12:30 - 13:00: Klownklusioak, Beatriz Egizabal Ollokiegiren eskutik.
Bertaratzeko, edo online jarraitzeko, osatu formularioa.
Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia