}

Ilargiratzeko baimena jaso du enpresa pribatu batek

2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASA berriro jarri da Ilargira begira, eta, harekin batera, hainbat enpresa pribatuk ere Ilargia dute jomuga. Horien artean, AEBetako TransOrbital eta LunaCorp enpresak daude. Orain, TransOrbital enpresak Gobernuaren baimena jaso du TrailBlazer misioa aurrera eramateko. Asmoak betetzen badira, helburu komertzialarekin Ilargiratzen den lehenengo misioa izango da. TrailBlazer espazio-ontzia 2003ko ekainean jarri nahi dute Ilargirako bidean, eta bere lehenengo eginkizunak Ilargiaren azalaren mapa egin eta Lurraren azalari argazkiak ateratzea izango dira.

TransOrbitalen azken helburua, berriz, Ilargirako bidaia komertzialak eskaintzea da. Izan ere, enpresakoen esanean, Ilargia uste baino hurbilago dago; lau egun bakarrik irauten du Ilargirainoko bidaiak. Baimena lortzeko, Ilargia ez duela material biologikoekin kutsatuko, ez poluituko, ezta toki historikoak aldatuko ere frogatu behar izan du enpresak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia