}

Igeltsu-kristal erraldoiak

2007/04/11 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia


Chihuahua hiritik gertu, altxor geologiko bat aurkitu dute: hamaika metro luze diren igeltsu-kristal erraldoiz betetako kobazulo bat. Igeltsu-kristalak ez dira hain handiak izaten, eta, beraz, geologoak harrituta daude. Nolanahi ere, geologo-talde espainiar batek azaldu du nola sortu diren.

Gakoa kobazuloaren barruko tenperatura da. Tenperatua batetik gora, igeltsuak (kaltzio sulfatoa) harrapatuta dituen ur-molekulak galtzen ditu, eraldatu egiten da, eta anhidrita minerala osatzen du; azken batean, anhidrita izenak berak adierazten du urik gabeko minerala dela. Baina kobazuloa muga-tenperaturaren azpitik dago, muga horretatik oso gertu, baina mugaren azpitik. Kondizio horietan igeltsuak ez ditu galtzen ur-molekulak, eta kristal erraldoiak sortzen ditu.

Argazkia: Javier Trueba (Madrid Scientific Films)

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia