Identifikaziorako sistema berria

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Texas Instrument eta Voxtron etxeek kaleratu duten identifikaziorako sistema berria, ahotsaren ezagupenean oinarritzen da.

Orain arte metodo ugari erabili izan ohi da identifikazio-egiaztapenerako, hala nola, hatz-markak, idazkeraren ezaugarriak etab. etab., baina orain pertsonen ahotsa hauek bezain fidagarria eta ezagutzen errazagoa gertatzen da.

Gainontzeko sistematan, identifikazio-datua eduki ondoren ordenadorean gordeta dauden datu-fitxategiak sekuentzialki aztertu behar dira, datu horiek fitxategietan aurkitzen diren ala ez jakiteko. Ahotsarekin aldiz, ordenadoreak hitz egiten ari den pertsona berak dioena den ala ez egiaztatzea nahikoa izango du.

Dagoenekoz zenbait ordenadore ahotsa ezagutzeko gai da. Beraiek hitz egitea ote da hurrengo pausoa?