}

IBMk 4,5 GHz-eko abiadurako txip berria aurkeztu du.

2000/04/01 Waliño, Josu - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gaur egungo ordenagailuek erabiltzen dituzten siliziozko txip-ek duten transistore-kopurua ezingo da handitu laster batean, eta ondorioz txip berrien diseinuak garatzen ari dira abiadura handiagoak lortu ahal izateko. IBM izan da txip berria aurkeztu duen lehena, eta garatu duen prototipoak 4,5 GHz-eko abiadura du.
Txip berri honen oinarria erlojuan datza. Orain artekoek erloju bakarra erabiltzen zuten txip guztia kontrolatzeko; IBMk garatutakoak aldiz, erloju lokal batzuk erabiltzen ditu, erloju bakoitzak txiparen zati baten kontrola duelarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia