<i>Alphagalileo</i> euskaraz

Hemendik aurrera, Alphagalileo , Europako ikerketaren berri ematen duen web gunea, euskaraz erabili ahal izango da eta baita gaztelaniaz ere.

<i>Alphagalileo</i> euskaraz


2003ko otsailean Elhuyar Fundazioa, Basque Research atariaren bitartez, Alphagalileo -ren partaide eta espaniar estatuaren ordezkari bihurtu zen. Hain zuzen ere, ordezkaritzako akordio horren baitan itzuli da web gunea euskarara eta gaztelaniara.

Sortu zenetik hau izan da Alphagalileo -ren asmoa: Estatu Batuetatik etortzen ziren ikerketa-berrien nagusitasuna apurtu eta Europan egiten zen ikerketa indar handiagoz plazaratzea. Proiektua Ingalaterrako British Association elkarteak zuzentzen badu ere, gaur egun Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Portugal eta Suediako ikerketa-kontseiluak ari dira ordezkari-lanetan, eta Europako Zientzia Fundazioa ere partaide da.

Alphagalileo -k Europan egiten den ikerketaren erakusleihoa izan nahi du. 4.330 kazetari eta 1.712 berri-emaile daude izena emanda, eta, web gunean, 15.000 berritik gora, 3.000 ekitaldi eta 200 liburu daude kontsultagarri.

Alphagalileo erabiltzen du nagusiki www.basqueresearch.com web guneak Euskal Herrian egiten den zientzia-ikerketa atzerrian zabaltzeko. Eta Alphagalileo -z gain, baita ikerketan espezializatutako beste web gune hauek ere: Estatu Batuetako Eurekalert! , Alemaniako Innovations Report eta Cordis-Wire .

Lopez Viña, Rakel

Marketin saila Elhuyar Fundazioko Marketin sailean ari da lanean 2003ko otsailaz geroztik.

Marketin sailaren barruan Elhuyar Fundazioko eta bertako proiektu, zerbitzu eta produktuen komunikazio arduraduna.
 
Publizitate eta Harreman Publikoetan  lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (Iruñea), eta Elhuyar Fundazioan baino lehen, El Diario Vasco egunkarian aritu da erredaktore gisa, Madrileko J. A. Llorente & O. Cuenca komunikazio agentzian komunikazio proiektu desberdinak garatu ditu eta Donostiako Apros Grupo Consultor enpresan komunikazio-arduradun gisa aritu da. 

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Elhuyarren berriak