Hubble teleskopioa berriro lanean
1991/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
NASA agentzia espazial iparramerikarra azken aldian Hubble teleskopioaz berri asko zabaltzen ari da. Nahiz eta astigmatismoa eduki, astronomoentzat tresna ikaragarria dela frogatu nahi dute eta horretarako ez dute arrazoi faltarik. Izan ere berak bidali bait ditu orain arte Pluton planetari atera zaizkion irudi ikusgarrienak. Saturnoren atmosferan ere ekaitz ikaragarria detektatu du; 20.000 kilometro luzeko orban obalatu bat.
Bestetik, Hubble-k 12.000 milioi argi-urtera dagoen kuasare bat detektatu du. Kuasarea 240.000 km/s-ko abiaduraz ari da gugandik urruntzen eta horregatik bere hidrogenoaren erradiazio ultramorea horiska agertzen zaigu. Argi horren azterketa espektroskopikoari esker, unibertsoak 3.000 milioi urte bakarrik zitueneko galaxien materia zertaz osatua zegoen jakin dezakegu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia