Hortz zorrotzen sekretua geneetan

Hortz zorrotzen sekretua geneetan


Wang Et Al.

Karraskarien ebakortz zorrotzen sekretua esmaltearen hazkuntzan datza. Ugaztun gehienetan, gizakia barne, esmalteak hortz guztia estaltzen du, baina karraskarietan esmaltea hortzaren kanpoko aldean bakarrik hazten da, ezpainekin kontaktuan dagoen aldean, alegia. Ebakortzak erabili ahala, barruko aldea hausten joaten da —esmaltearen babesa falta duelako—, baina kanpokoa ez, eta, hala, zorroztu egiten da hortza.

Helsinkiko Unibertsitateko Irma Thesleff-ek eta haren lankideek geneetan topatu dute asimetria horren azalpena: follistatina izeneko proteina kodetzen duen geneak kontrolatzen du prozesua.

Ikerketarako genetikoki eraldatutako saguak erabili zituzten. Gene hori falta zuten saguen hortzak esmaltez guztiz estalita hazten zirela ikusi zuten; eta follistatina gehiegi ekoizteko programatutakoen hortzetan ez zen batere esmalterik. Gainera, eraldatu gabeko saguei behatuta, ikusi zuten esmalterik gabeko aldean follistatina gehiago ekoizten zela.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna