Hortz zorrotz-zorrotzak

Egurrezko altzariak, plastikozko ontziak eta metalezko hodiak ere txiki ditzake arratoiak. Izan ere, karraskariek direnik eta ebakortz zorrotzenetakoak dauzkate.

Ebakortz zorrotz horien sekretua esmaltearen hazkuntzan datza. Ugaztun gehienetan, gizakia barne, esmalteak hortz guztia estaltzen du, baina, karraskarien kasuan, esmaltea hortzaren kanpoko aldean bakarrik hazten da, ezpainekin kontaktuan dagoen aldean, alegia.

Horri esker, ebakortzak erabili ahala, kamustu beharrean, zorroztu egiten dira. Argazkian ikus daitekeenez, hortzaren barruko aldea azkarrago higatzen da kanpokoa baino. Gainera, karraskarien hortzak etengabe hazten dira, eta horrek ere laguntzen du.

Argazkia: Wang et al.

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Kimika Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan ari da 2003ko otsailetik Elhuyar Fundazioan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera.  Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da,  ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Genetika