Hondartzen egoera
1989/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Uda ofiziala bukatua da jada eta nahiz eta oraindik hondartzara, eguzkitara, joaterik izan, bainu-denboraldi ofiziala amaitu da euskal hondartzetan.
Uda honetan iskanbila ugari izan da hondartzen garbitasunari buruz. Alde batetik Euskal Herriko zenbait hondartzari EEEk garbitasunaren bandera urdina eman die. Bestetik, marmoken inbasioa izan dugu eta Donostian bederen, beste urtetan baino zikinkeria gehiago uretan.
EEEk hondartzen egoerari buruz argitaratutako txosten batean esaten denez, Belgika, Danimarka, Estatu Espainol eta Holandako hondartza gutxiagok bete zituzten EEEren estandarrak 1988.ean 1987.ean baino.
Karramarroen modura gabiltza itsasoaren garbitasunean!
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia