}

Hondakin arriskutsuak

1994/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Egunero munduan milioi bat tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortzen da, eta denak ez dira behar bezala duesezten. Lurperatu ondoren poluitu duten lekua garbitzea, asko kostatzen da. Norvegiak adibidez, garai batean 7.000 deskarga egin zituela kalkulatu du, eta hondakin arriskutsu horiek behar bezala tratatzeko 3-6 mila milioi dolar beharko lituzkete.

Estatu Batuetan berriz, askoz ere hondakin arriskutsu gehiago dute pilaturik eta guzti hori tratatzeko 750 mila milioi dolar beharko lirateke, hau da, urtean gobernu federalak duen aurrekontuaren hiru laurdenak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia