Hilezkortasunaren proteina
1994/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Minbizi-zelulak in vitro zergatik ugaltzen dira etengabe, heriotzarik ez balego bezala? Hilezkortasun horrek badirudi telomerasa izeneko entzima berezi bat sintetizatzearekin zerikusia duela. Proteina hori ez dago zelula normaletan, Kanadako Ontario-ko McMaster unibertsitatean Calvin Harley doktorearen agindupean diharduten ikerlariek adierazi dutenez.
Normalean zelula osasuntsuak berrogeita hamar bat aldiz zatitzen dira hil aurretik. Programatutako heriotza hori kromosomen muturretako egitura bereziari (telomero izenekoek osatutakoari) zor zaio. Gene identikoak dituzte eta beren eginkizuna zapata kordelen muturretan ipintzen diren piezatxo metalikoek dutenaren antzekoa litzateke. Zelula behin eta berriz zatitzen den heinean, telomeroak ere deuseztu egiten dira, eta azkenean besterik ez dagoenean, zelula hil egiten da.
Ikerlariek diotenez, telomerasak geneetako telomeroei eragotzi egingo liokete deuseztea. Horregatik ikerleek entzima hau sintetizatu egin nahi dute, minbizi-zelulak hiltzera derrigortzearren.