}

Hiesak jotako gaixoen bizi-itxaropenak gora

2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hiesak jotako gaixoen bizi-itxaropenak gora
2008/09/01 | Elhuyar

Hiesaren birusak jota dagoen hogei urteko pertsona baten bizi-itxaropena 56 urtekoa izatetik 69 urtekoa izatera pasatu da 1996tik 2005era, gaixotasun hori tratatzeko botikak gero eta hobeak direlako. Ondorio horretara iritsi dira The Lancet aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean, Estatu Batuetako, Europako eta Kanadako 40.000 gaixoren historia medikoa aztertuta. Hori bai, bizi-itxaropen hori izateko, ezinbestekoa da botikak behar bezala hartzea. Eragin handia du, orobat, botikak hartzen hasten diren unean gaixoen defentsa-zelulen egoerak.

1
245
2008
9
022
Farmakologia; Medikuntza
Berriak labur
13