Elhuyar zientziaren komunikazioa

Hidrogenoa erregai gisa Europan

1987/10/01 Etxeberria, E. Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hidrogenoa, petrolioaren ordezko erregai posiblea da. Elektrolisiaren forma aurreratuei esker, gutxienez Europako bi nazio hidrogenoa erabiltzen has daitezke.

Hidrogenoz betetako honelako tangak, paisaiaren elementu arrunt izan daitezke aurki.

Europako Ekonomi Elkartea, petrolioarekiko daukan menpetasuna txikiagotu eta ordezkatuko duen zerbaiten bila ari da. Hidrogenoa izan daiteke irtenbidea. Gasak baldintza guz tiak betetzen ditu. Ibilgailu eta zentral elektrikoak horni ditzake. Hidrogenoa gainera ondo garraia daiteke: gas-egoeran presio altuko gasbide eta botilatan; egoera likidoan tanga-kamiotan; eta baita egoera solidoan ere beste elementu kimikoekin konbinatuz (hidruro metalikoak edo ziklohexanoa, esate baterako). Badago oraindik hidrogenoa erabili ez izanaren arrazoi bat; gehiegi kostatzea, garestia izatea, alegia.

Uraren elektrolisia

Gakoa, uraren elektrolisiaren errendimenduan datza. Hidrogenoa kantitate handitan sor dezakeen prozesua dugu berau. Elektrolisia, honela gertatzen da: korronte elektrikoa elektrodo batetik bestera uretan zehar pasa eta likidoa hidrogenoaren bi zati eta oxigenoaren zati batean disoziatzen da. Aske utzitako gasen kopurua elektrodoen artean pasatzen den korrontearekiko zuzenki proportzionala da.

Gaur egungo elektrolisigailuak hidrogeno-kantitate handiak merke produzitzeko ez dira gai. Horregatik, orain dela urte batzuk Europako Ekonomi Elkartea teknologia efikazagoaren inguruan ikertzen hasi zen. Frantzia eta Belgika dira, dirudienez, teknologia berria martxan jartzeko estaturik aproposenak, elektrizitate asko zentral nuklearretatik eta energi iturri berriztagarrietatik produzitzen dutelako. Hidrogeno-ekonomiatik hurbilen dauden estatu europarrak dira.

Burutu ziren ikerketak ikusi ondoren, Elkarteak elektrolisi aurreratuari laguntza gehigarria ematea kontutan har zezakeen. Baina ezer egiten hasi aurretik, Elkartea industriak nolabaiteko interesa ager dezan zain dago.

Hidrogenoz eragindako automobil esperimentalak. Daimler-Benz etxearenak.

Hidrogenoaren merkaturik zabalena, hau da, konsumo normalaren bi herenak, ongarrientzako amoniako-produkzioa da. Beste sail garrantzitsuak, petrolioaren errefinatzea eta industria kimikoa dira. Azken arlo honetan metanola produzitzeko behar da gas hori. Hidrogenoaren beste zenbait arlo txiki, hauexek dira: elikadura, elektronika, injinerutza, zuntz sintetikoen produkzioa, elementu kimikoak eta mineralak prozesatzea, etab.

Paul Glynn-ek, EEEko hidrogenoari buruzko adituetako batek esaten digunez, HYTECH izeneko ordenadore-eredu sinple bat idatzi zuen, hidrogenoa produzitzeko gastuak ebaluatzeko. Eredu honek, gaurtik 2000. urterarteko hidrogeno-eskaera betetzeko elektrolisia, gas naturala eta ikatzaren gasifikazioa konparatzen ditu.

HYTECH-en arabera, Belgikan eta elektrizitate-prezioei buruz data mugatuan oinarrituz, 2000. urterarte elektrolisi aurreratua amoniakoaren produkzioan ez da baliagarria gertatuko. Elektrolisigailua gauean eta asteburuetan bakarrik (Belgikako elektrizitatearen prezioak baxuenak direnean alegia) martxan jartzea ez litzateke ez errentagarria eta ez praktikoa izango. Baina Belgikak elektrizitatea saltzeko duen era ikusita are garestiagoa izango litzateke prozesua etengabe martxan jartzea.

Petrolio-errefinategiak dira bigarren hidrogeno-kontsumitzaileak, munduko produzioaren %20 gastatzen dutelarik. Une honetan, errefinategiek behar duten gas gehiena petrolioaren albo-produktu bezala lortzen dute. Baina, 15 urte barru, petroliotik sufrezko poluitzaileak kentzeko eta petrolio-produktu astunak arinetan zatitzeko, hidrogeno-iturri osagarriak beharko dituzte. Gaur egun Frantziako petrolio-errefinategiek duten arazoa zera da: gasa lurrazpian almazenatzeko lekurik ez edukitzea. Honek zera esan nahi du: udako hilabeteetan elektrolizatutako nahikoa hidrogeno likidoa almazenatu beharko dutela, neguan irauteko.

Dena den, noizbehinka petrolio-errefinategiei ordaindu beharko zaie 10 megawatteko indarra, behar duten eta etengabe martxan dauden elektrolisigailu txikiak mantentzeko. Honelako 8 instalazio txiki nahikoa izango lirateke petrolio-industrian hidrogenoak duen merkatuaren %8 estaltzeko.

Petrolio-errefinategiek Belgikan, amoniako-produkzioak duen arazo berberarekin topo egiten dute.

Heindenburg zepelinaren istripua. Jendearengan hidrogenoarekiko mesfidantza sortu zuen.

Kontsumitzaile espezializatuek munduko hidrogenoaren produkzioaren %10 behar dute. Urtean %5 igoko da; hidrogenoaren beste edozein merkatu baino bizkorrago.

Elektrolisi aurreratuak gora egingo

Ordenadore-ereduaren predikzioak zuzenak badira, 2000. urterako elektrolisi aurreratuak Europako Ekonomi Elkartean erabiltzen den hidrogeno guztiaren ehuneko 6, edo 30 petajoule, horni lezake (petajoule bat 10 15 Joule dira). Beharrezko diren 25 elektrolisigailu eraikitzea 525 milioi libera esterlina inguru kostako litzateke.

Kanada-ko Hidrogeno-Sistemen Institutuaren ustez, EEEak elektrolisgailu aurreratuak esportatu ere egin ditzake. Munduko leku askotan behar den hidrogenoa ekoizteko hidroelektrizitatea merke eta ugari sorterazteko gai dira. Beste batzuk jadanik indar nuklearraren menpe daude (Suedia, Finlandia, Suitza, etab.) Institutuaren ustez, EEEtik kanpo dauden nazioek urteko 90 petajoule hidrogeno produzi ditzakete elektrolisi aurreratuaren bidez. Europak beharrezko diren elektrolisigailuen heren bat horni dezakeela pentsatuz, EEEak konmunitate barruan saltzen den bakoitzeko bat esporta dezakeela espero da.

Elektrolisi aurreratua aplikatzeak ez du seguruenik ere EEEan lanpostu berririk sorteraziko, baina ekipamendua esportatzeak 1990. urteko hamarkadan 26.000 lanpostu galduko lituzke. Esportazio hauen bidez eta komunitateko petrolio-inportazioak txikiagotuz, hidrogenoak EEEko pagamendu-balantzari urteko 110 milioi libera esterlinaz lagun liezaioke.

Mozkin hauek, eta agian gehiago, izan genitzake 2000. urterako. Baina lehenik, Europako enpresa-zuzendariek elektrolisi aurreratuan interesa agertu behar dute; goimailako teknologia baliagarria dela frogatzeko adinakoa hain zuzen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia