}

Hegazti handiena, planeatzailea

2007/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hegazti handiena, planeatzailea
2007/09/01 | Elhuyar

Orain arte aurkitu duten hegazti hegalaririk handiena duela 6 milioi urte bizi izan zen. 70 kilo eta 7 metroko hego-luzera zituen Argentavis magnificens-ek. Texas Teknologia Unibertsitateko museoan jakin nahi zuten nola moldatzen zen hegan egiteko. Ikerketa batean ondorioztatu dutenez, hegaztia planeatzailea zen, alegia, gorantz egiten zuten aire-korronteak aprobetxatzen zituen bere pisu handia goratzeko, hegoak astintzen denbora luzean aritu gabe. Ikusi dutenez, hegazti horrek ez zukeen modurik izango hegoak etengabe astinduz hegan egiteko, elikagaietatik lortzen zuen energiaren halako 3,5 beharko zukeelako horretarako.

1
234
2007
9
007
Paleontologia; Zoologia
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia