}

Hegazti-bilduma elkarreragile bat guztion eskura

2008/12/18 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Hegazti-entziklopedia multimedia elkarreragile bat argitaratu eta on line kontsultatzeko aukera eman dute BBVA Fundazioak eta SEO/Birdlife Espainiako Ornitologia Elkarteak. Espainian bizi diren edo inoiz aurkitu izan dituzten bostehun hegazti-espezietik gora bildu dituzte entziklopedian. Hegaztion bizitzari eta portaerari buruzko ezaugarri adierazgarrienen berri ematea da lan horren helburu nagusia. Horretarako, berrogei laguneko talde bat aritu da bi urtez lanean, eta hegazti-argazkiz, irudiz, kantuz, bideoz eta banaketa-mapez hornitu dute. La enciclopedia de las aves de España izena jarri diote.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia