}

Haragi ustel usaina duen bi metroko lorea

2002/05/03 Elhuyar Zientzia

Londresko Kew lorategi botanikoan Amorphophallus titanum landarea loratu da. Izugarrizko kiratsa botatzen duen arren, ikusmin handia sortu du eta jende ugari bildu da egun hauetan lorea ikustera. Jatorriz Sumatrako oihanekoa da landarea eta munduko lorerik handienak omen ditu. Londresko lorategiko landarea sei urtez zaindu behar izan dute azkenean loratu den arte.

Esan bezala, oso usain txarra du, haragi ustelaren eta gorotzaren arteko zerbait dela esan dute bertako lorazainek. Usain berezi horrek loreak polinizatzen dituen euliak erakartzen ditu eta dagoen tokitik kilometro batera ere nabari daiteke.

Diotenez, hiru egun bakarrik iraungo du loreak. Gero zimeltzen hasi eta fruituak emango ditu: baia gorri distiratsuak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia