}

H bonbaren aita hil da

2003/09/10 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

95 urte zituela, tronbosiak jota hil zen atzo Edward Teller, Kaliforniako Stanford University-ko bere etxean. Jatorriz hungariarra zen baina Estatu Batuetako naziotasuna zuen zientzialaria H bonbaren aitatzat hartu izan da, Bigarren Mundu gerran Hiroshiman eta Nagasakin jaurti ziren bonba atomikoen aitatzat, alegia. Izan ere, Teller Manhattan proiektuaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen, eta proiektu haren helburua bonba atomikoa lortzea zen.

Edward Teller 1908an jaio zen Budapest-en. Fisika-ikasketak egin eta gero, Kopenhagen-en Neils Bohr daniarrarekin lana egiteko aukera izan zuen. Geroago, Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Livermore laborategietan lan egin zuen 1960. urtera arte, eta gero Kaliforniako unibertsitatean eskolak ematen hasi zen. 1980ko hamarkadan, Ronald Reagan-en aurrean Izarren Gerran babes-aterkia erabiltzearen alde agertu zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia