}

Groenlandiako izotz-geruza oso azkar urtzen ari da

2009/11/17 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Groenlandiako izotz-geruza urtzen ari dela jakina da beharbada askorentzat. Baina, zenbat eta zergatik ari da urtzen? Science aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, izotz-geruza horrek 1.500 gigatona galdu ditu 2000. urteaz geroztik. Horrek esan nahi du ordutik itsas maila 0,46 mm hazi dela, batez beste, urtean. 2006. eta 2008. urteen artean nabarmen hazi zen itsas maila: 0.75 mm urteko, hain zuzen ere.

Neurketa horiek guztiak egiteko bi metodo erabili dituzte. Batetik, izotz-geruzaren mugimenduak behatu dituzte, eta bestetik, GRACE estatubatuar sateliteek egindako grabitate-neurketetatik izotz-geruza horren masa neurtu dute. Nolanahi ere, antzeko emaitzak lortu dituzte metodo batekin zein bestearekin. Gainera, ondorioztatu dute izotz-geruzaren galera hori maila berean eragiten dutela gainazaleko prozesuek, hala nola urtzeak eta izozteak, nahiz izotz-geruzaren mugimenduek.

Irudia: Steve Morgan

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia