}

Golkoko gerrako misterioak

1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Pertsiar golkoko gerran ibilitako 8.000 soldadu estatubatuarrek, oroimen-galera, erupzioak eta bihotzeko arazoak dituzte.

Iraken kontra Pertsiar Golkoko gerran ibilitako 8.000 soldadu estatubatuar gaixo daude. Oroimen-galera, erupzioak eta bihotzeko arazoak izaten dituzte.

Txekiarrek egindako ikerketetan esaten denez, helburu militarrak zeuden lekuetan ziape-gasa eta sarin izeneko toxikoa zeuden. Pentagonoak onartu egin ditu datu horiek, baina ezin dute ulertu Estatu Batuetako soldaduengan eragina zergatik izan duten. Izan ere, batetik txekiarrengandik urruti ibili ziren eta bestetik haizeak beste aldera jotzen zuen

hau da, hegoaldetik Irak aldera

Irakeko pertsona zibilek eta soldaduek horrelako edo antzeko gaitzik duten ez dute aditzera eman.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia