}

Gluzemia neurtuko duten lentillak

2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Diabetea dutenek egunero ziztatu behar ez izateko, glukosa-maila ezagutzeko teknika samurragoen bila ari dira. Ildo horretatik, glukosa-mailaren arabera kolorez aldatzen diren lentillak aurkeztekotan dira. Hala, gorriak hipogluzemia adierazten du eta bioletak hipergluzemia. Odoleko glukosa-maila egokia bada, berriz, lentillek kolore berdea izango dute.

Lentillekin batera ispilu txiki bat banatuko omen dute, eta ispilu horrek koloreen taula bat izango du lentillen kolorearekin alderatu ahal izateko. Pittsburgh-eko Unibertsitateak patentatu berri du teknologia eta urtebetera gizakietan probatzeko prest egongo omen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia