}

Glaziarren urek Golkoko itsaslasterra geldiarazi zuten

2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azkeneko glaziazioaren amaiera aldera, Golkoko itsaslasterra bultzatzen duen sistema gelditu egin omen zen. Glaziarrak urtu zirenean, Atlantikoaren iparraldeak ur geza ugari jaso zuen eta itsaslasterren oreka aldatu egin zen. Golkoko itsaslasterra bultzatzen duen ponpa nagusia eskualde hartan dago eta haren oreka ere puskatu egin zen.

Ondorioz, Golkoko itsaslasterra asko moteldu zen eta Europaren mendebaldea hoztu egin zen, berotasun gutxiago iristen baitzitzaion ozeanotik. Fenomenoak ehunka urte iraun zuen. Iragan urruneko garai haiek gaurkotasun bizikoak dira, klima-aldaketaren ondorioz antzeko gertakariak iragarri baitira epe ertainean. Horrelako ikerketak oso baliagarriak izaten dira ikertzaileek erabiltzen dituzten klima-eredu informatikoak hobetzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia