}

Giza fisiologia farmazilarientzat liburu-proiektua irabazle Agote sarietan

2011/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Giza fisiologia farmazilarientzat liburu-proiektua irabazle Agote sarietan
2011/02/01 | Elhuyar
2010eko Agote Sariaren irabazleak: Oscar Casis, Jon Zarate, Enrique Echevarria eta Monica Gallego. Arg.: OEE.

Giza fisiologia farmazilarientzat liburua idazteko proiektua izan da 11. Agote sarien irabazlea. Jon Zarate, Monica Gallego, Enrique Echevarria eta Oscar Casis EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak izan dira irabazleak, eta lana 2011. urtearen bukaerarako argitaratzea da asmoa.

Jon Zaratek azaldu duenez, "Farmaziako 2. mailako ikasleentzako giza fisiologiari buruzko eskuliburu antzeko testuliburu bat izango da". Gizakiaren sistema fisiologiko guztiak azalduko dira liburuan (sistema kardiobaskularra, nerbio-sistema eta abar), baina "testuliburu gehienetan baino arinago edo laburrago". Izan ere, egileek ikusten zuten giza fisiologiari buruzko liburuak "sakonegiak" direla Farmaziako, Biologiako eta horrelako karreretako ikasleentzat, eta "ez direla oso erakargarriak". Huts hori bete nahiak, batetik, eta "euskaraz ia testulibururik ez dagoela" ikusteak, bestetik, bultzatu zituzten liburuaren proiektua Agote sarira aurkeztera.

Hain zuzen, osasun-zientziekin lotutako euskarazko ikasketetan dagoen testu-hutsunea arintzeko sortu zuen Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) Agote saria. Jose Antonio Agote Jemein mediku eta euskaltzalearen omenez sortu zuen, OEEko bazkide izan baitzen sortu zenetik, eta ekintza guztietan parte hartu eta antolatzen lagundu baitzuen eta, orobat, inguruko profesionalak erakarri baitzituen.

1
272
2011
2
016
Sariak; Anatomia/Fisiologia
Albisteak
17

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia