Geneak isilarazteko RNA
2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
RNAk hainbat gene espresatzea inhibitzen du. Oso kasu gutxitan baieztatu da inhibitze hori, zortzitan, hain zuzen ere, baina biologoak pozik daude RNAren funtzio ezezagun asko ari direlako aurkitzen azkenaldian. Normalean, metabolitoek inhibitzen dute geneen espresioa, baina RNA mezulariak ere egiten du hainbat kasutan. Oraingoz, bakterioetan, onddoetan eta landareetan identifikatu dituzte horrelako kasuak; orain, animalietan ere horrelakorik aurkitzerik dagoen ikertu nahi dute biologoek.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia