}

Garunaren misterioak arakatzen

2024/12/01 Torres Aleman, Ignacio - Achucarroko zuzendari zientifikoa | Alberdi Alfonso, Elena - Achucarroko zuzendariorde zientifikoa | Carreiras Valiña, Manuel - BCBLko zuzendari zientifikoa, Ikerbasque ikerlaria eta “Hizkuntzaren neurobiologia” ikertaldeko burua Iturria: Elhuyar aldizkaria

garunaren-misterioak-arakatzen
Arg. Santiago Ramon Y Cajal/Domeinu Publikoa

Garunaren funtzionamendua ezagutzea da egungo zientziaren erronka handienetako bat. Euskal Herrian, Achucarro Neurozientziarako Euskal Zentroa eta BCBL kognizioa, garuna eta hizkuntzari buruzko zentroa dira erronka horri erantzuteko lanean ari diren zentro nagusietako bi, bakoitza bere ikuspegiarekin eta tresnekin. 

Hain zuzen, Achucarron hiru eremu handitan dabiltza ikertzen: garunaren garapenean eta nerbio-­sistemaren gaixotasun nagusietan parte hartzen duten mekanismo zelularrak eta molekularrak, prozesu kognitiboetan eta afektiboetan parte hartzen duten zirkuituak, eta klinikara eramaten lortutako emaitzak.  

BCBL ikergunearen erronka nagusia, berriz, hau izan da hasieratik: hizkuntzaren prozesamenduari eusten dioten mekanismo neurokognitiboaren forma guztiak ulertzea; hau da, irakurmena, hizketaren pertzepzioa eta hizkuntza-ekoizpena.

Bi zentroetako arduradunek analisi bana idatzi dute, dituzten erronkei buruz, egin dituzten aurrerapenez eta oraindik esploratzeko geratzen zaienez.  

 

Ignacio Torres Aleman eta Elena Alberdi Alfonso

Giza garunak nola funtzionatzen duen ulertu nahian, patologiak sendatzeko

 

Manuel Carreiras Valiña

Garunak hizkuntzarekin dituen konexioen bila

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia