}

Garezurra espazioan

1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Discoveri espaziuntziak Hubble teleskopioarekin batera garezur edo kalabera bat bidali zuen espaziora.
em>
NASA

Discoveri

espaziuntziak Hubble teleskopioarekin batera garezur edo kalabera bat bidali zuen espaziora. Horren helburua gizakiarengan erradiazio kosmikoek duten eragina neurtzea zen.

Untzia jotzen duten erradiazioak neurtzeko erabiltzen den tresneriak ez du gizakiaren kasurako balio.

Bidalitako garezurra, zientzi ikerketarako emandako gorpu batena da eta 600 neurgailu txiki dituen plastikoz estalita dago. Neurgailu hauek energia altuko partikulak detekta ditzakete. Bestalde, nukleo astun eta protoiak detektatzeko hamar detektore ere baditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia