Galaxia berri bat

Txileko, Ingalaterrako eta Estatu Batuetako ikerlari batzuek osatutako talde batek galaxia berri baten aurkikuntzaren berri eman du. Cetus izenarekin bataiatutako galaxia oso txikia den arren, unibertsoaren adina finkatzen lagun dezake. Cetus galaxia Lurretik 2,5 milioi argi-urtera dagoenez eta oso txikia denez, orain arte ez zegoen identifikatua. Ikertzaileen arabera, galaxia berriaren aurkikuntzak esan nahi du unibertsoan uste baino galaxia txiki gehiago egon daitekeela. Ikertzaile-talde berak duela hiru urte beste galaxia txiki bat aurkitu zuen, Antlia izenekoa.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria,

Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia