}

Galaxia barradunak

1995/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astronomo batzuek aurkitu berri dutenez, NGC 3359 izeneko galaxiak duela gutxi eratutako barra du.

Zenbait galaxiak izarrez osatutako barra luzea du bere erdian. Galaxia barradun esaten zaie. Astronomo batzuek aurkitu berri dutenez, NGC 3359 izeneko galaxiak duela gutxi eratutako barra du. Quebec-eko Laval unibetsitateko Jena-Rene Roy eta Steward unibertsitateko Pierre Martin astronomoen arabera, galaxia horrek izugarrizko aukera eskaintzen du galaxia kiribil arrunta galaxia kiribil barradun nola bilakatzen den aztertzeko. Barrak hautsez eta izarrez osatutako multzo trinkoak dira. Galaxien % 30 kiribil barradunak direnez, NGC 3359ren barra gaztea aztertzeak aztarna asko eman dezake galaxia askoren bihotzean gertatzen diren prozesu batzuk ulertzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia