Gaiker proiektu bat koordinatzen ari da ur araztuak berrerabiltzeko

Gaiker zentro teknologikoa ur araztuak berrerabiltzeko proiektu bat koordinatzen ari da.

Gaiker proiektu bat koordinatzen ari da ur araztuak berrerabiltzeko


Gaiker zentro teknologikoa ur araztuak berrerabiltzeko proiektu bat koordinatzen ari da. Proiektu horren helburua ur araztuak baliabide hidriko gisa erabiltzea da. Ur-mota horiek berrerabiltzeko estrategiei esker, uraren erabilgarritasuna % 6 areagotuko da Europako Batasunean.

Ondorioz, ur-bilketan urteko 10 bilioi m 3 aurreztuko dituzte. Gasteizko hondakin-urak berrerabiltzeko plan integral bat dute ureztatze-lanetarako eta urtegiak berriz betetzeko. Adituek egindako zenbatespenen arabera, Europako Batasunean, ur araztuak berrerabiltzeko estrategiak areagotu direnetik, % 6 ur erabilgarri gehiago dugu.

Gaiker zentroa, 2,3 milioi euroko aurrekontua duen proiektu horretan arituko da lanean datozen hiru urteetan.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena