}

Gai kimiko batzuek ihes egiten dute arategietatik

2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Besteak beste xaboiek eta usain-kentzaileek dituzten gai kimikoek eta antibiotikoek ibaietara iritsi eta ura poluitzen dute. AEBetako hogeita hamar estatutan egindako ikerketan azaldu da emaitza hori; horren arabera, erabilitako urak araztu arren, antibiotiko-arrastoek eta beste gai kimiko batzuek ihes egiten dute araztegitik.

Ibaietako uretan aurkitutako gai kimikoen artean, espermizidetan eta ilea tindatzeko erabiltzen den tergitola, infekzioen aurkako ziprofloxazina antibiotikoa eta triklosan antibiotiko arrunta daude. Gai horiek algak haztea eragozten dute; ondorioz, arrainak eta beste animalia batzuk elikagairik gabe gelditzen dira, eta bizia desagertzen joaten da poluitutako ibaietan.

Batez ere abeletxeetatik eta ospitaleetatik gertu dauden isurietan aurkitu dituzte gai kimiko horiek, baina guztiok erabiltzen ditugun produktuekin ere poluitzen da ibaietako ura.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia