Fobosen berriak
1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Joan den urtarrilaren 28an sobietarren Fobos zunda automatikoa Martitzeko orbitara iritsi zen eta Lurreko kontrolatzaileek orbitan jarri zuten.
Untzia ondo ari da lanean, nahiz eta zurrumurru batzuek tresna bat edo beste hondaturik zuela adierazi.
Hilabete honen bukaeran, zunda Fobos satelitearen orbitara transferitua izango da. Apirilaren batean sobietar kontrolatzaileek satelitearen zoruan pausatuko den tresna automatikoa askatuko dute. Tresna honek satelitearen zoluari buruzko datuak lortuko ditu.
Martitzerako bidaian, Fobos zunda ezin lanik egin gabe egon eta datu-sorta handia bidali du Eguzkiko garrek sortzen dituzten partikulei buruz.
Fobos misioa hasi besterik ez da egin eta jadanik pozez bete ditu astronomoak, bidali dituen datuekin.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia