}

Floridako dortokak

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Europan eta munduko herri askotan Floridako dortokak (Trachemys scripta elegans izenekoak) erruz erosten ditu jendeak etxean edukitzeko. Azkenaldian asko ugaldu dira eta kalterik ez dutela sortzen pentsatu izan da. Praktikan besterik gertatzen da ordea. Dortoka horietako asko ibaian edo lakuan uzten du jabeak aspertzen denean eta uretako fanunaren harrapakari bihurtzen dira, ekosistemako oreka hautsiz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia