Finlandian labeldun arraultzak
1999/10/24 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
Ezin uka askotan galdetzen diogula geure buruari zer arraio jaten ari garen, jaten ari garen hori nola elikatu den edo nola hazi duten alegia. Finlandiako arrautza-ekoizleek Internet sarearen bidez aurre egin nahi diete kontsumitzaileen kezka horiei, eta hemendik aurrera finlandiarrek -Interneten sartzearekin- badute erosi dituzten arrautzen jatorria ezagutzeko aukera. Ideia Finfood taldearena izan da. Enpresa-talde horrek linazi-haziez elikatutako oiloak jarritako Omega arrautzak saltzen ditu.
Arrautza horiek bihotzeko gaixotasunei aurre egiten lagun dezaketen azidoak dituzte. Zerbitzuak ez du arrautza jarri duen oiloa identifikatzen, baina bere elikadurari buruzko informazioa eta bere jabeen argazkia ematen ditu. Labeldun arraulzak Interneteko www.finfood.fi helbidean aurkitu ahal izango dituzu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia