}

Ezkutuko informazioa Internet-en

1996/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Albiste honen protagonista ez da apika oso ezaguna, baina berak diseinatutako programa arrunt ezaguna da interneten zaleentzat. Philip Zimmermann ikerlariaz ari gara edo zehatzago esanda, bere PGP izeneko programaz. Funtsean PGP izeneko programak posta elektronikoaren ezkutuko erabilera ahalbidetzen duen agindu-sorta biltzen du.

Zimmerman-ek “PGPhone” izeneko programa kaleratu du Internet-en. Telefono-deiak kodifikatzen ditu programa berriak.

Zimmermann kriptografian aditua da eta ezkutuko kode asko erabili du bere programa osotzeko. Makina bat buruhauste eragin dio programak bere egileari, EEBBetako agintariek ez baitute begi onez ikusi ezkutuko informazioa igortzea eta jasotzea ahalbidetzen duen sistemaren zabalpena.

Nolanahi ere, kritika eta oztopo horiek ez dute gure programatzaile trebea atsekabetu eta duela gutxi, “PGPhone” izeneko programa kaleratu du Internet-en. Macintosh edota Windows erabiliz, telefono-deiak kodifikatzen ditu programa berriak eta erabiltzailearen nortasuna ezkutuan gordetzen du horrela nahi izanez gero.

Hori guztia esan eta gero, badira derrigorrez egin beharreko ñabardurak: EEBBetako legeak ez du era horretako programak kanporatzea baimentzen eta Frantzian bere erabilera galerazita dago. Erne beraz, Interneten zaleok!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia