}

Ez dago oxigenorik musu-truk

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Espezieen arteko sinbiosia merkatua da, ez lagunen arteko mesede-trukea. Hori ondorioztatu dute biologo estatubatuar batzuek, sojaren eta hainbat bakterioren arteko harremana aztertu ondoren.

Sojak, eta beste lekadun askok, aireko nitrogenoa finkatzen duten bakterioekin sortzen dute sinbiosia. Bakterioak molekula nitrogenodunak eskaintzen dizkio landareari oxigenoaren eta zenbait elikagairen truke.

Baina hori harreman zorrotza da; bakterioek landareari behar adina nitrogeno ematen ez badiote, landareak ez du trukeko oxigenorik itzultzen. Hori frogatzeko, biologoek nitrogenorik gabeko atmosferan hazi dituzte biak. Bakterioek ez zuten nitrogenorik eskuragarri, eta, beraz, ezin zioten sojari ezer eskaini. Ondorioz, bakterioak zeuden guneraino ez zen oxigenorik iristen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia