Exoplaneta batzuek Lurraren antzeko geokimika dute

2019/10/17 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arg. University of California, Los Angeles/Mark A. Garlick / markgarlick.com

Exoplaneta batzuek Lurraren eta Marteren antzeko propietate geokimikoak dituztela ondorioztatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean.

Eguzki-sistemako material arrokatsu gehienek oxidazio-maila altua dute, Eguzkiaren inguruan arroka protoplanetarioak sortu zireneko kondizioen ondorioz. Eta oxidazio-maila horrek zuzenean eragiten du planeten propietate geokimiko eta geofisiko horietan. Exoplanetetan, ordea, oso zaila da horrelako propietateak neurtzea. Orain, exoplanetek nano zuri (hildako izar baten nukleoa) baten kontra talka egitean utzitako arrastoak aztertu dituzte, eta planeta haien oxidazio-mailak aztertu dituzte. Sei nano zuritan egin dituzte neurketa, eta ondorioztatu dute noizbait izar haien inguruan biratzen zuten planeta arrokatsuak Lurraren, Marteren, eta eguzki-sistemako asteroideen antzekoak zirela, eta Merkuriorekiko desberdinak, adibidez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia