}

Euskal Herriko Unibertsitateko ENEDI ikerketa-taldeak energiaren inguruko ikus-entzunezkoak kaleratu ditu ikasleentzat Elhuyarren laguntzarekin

2025/02/14 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

euskal-herriko-unibertsitateko-enedi-ikerketa-tald

EHU-ko ENEDI ikerketa taldeak, Ilargi proiektua burutu du Elhuyarren laguntzarekin. Horren baitan, azken urteotan, ikasleek, Euskal Herriko Unibertsitateko ENEDI ikerketa-taldeko ikertzaileekin batera, euren ikastetxeetako energia-efizientzia aztertu dute modu aktibo eta kolaboratiboan.

Azken hilabeteotan esperientzia honen berri ahalik eta gehien zabaltzeko helburuarekin, hainbat kongresu eta aldizkaritan aurkeztu da proiektua.

Horrez gain, irakasle eta ikasleei baliagarri izango zaizkien ikus-entzunezkoak kaleratu dira:

Ilargi proiektuaren fitxa Elhuyarren Jasangarritasunerako ikerketak gazteak inspiratzeko liburuxka-n bilduta dago, beste proiektu batzuekin batera. 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia