}

Europan ere ozonoa gutxitzen

1991/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estratosferako ozonoa ikertzen duen talde batek dioenez, 1979-1990 bitartean ipar hemisferioan ozono-maila % 8 jaitsi omen da .

Europaren gaineko estratosferako ozonoa uste baino azkarrago ari da galtzen. Estratosferako ozonoa ikertzen duen talde batek dioenez, 1979-1990 bitartean ipar hemisferioan ozono-maila % 8 jaitsi omen da, hau da, aurreko ikerketek adierazitakoaren bikoitza omen da ozono-galera. Beraz, datu hauen arabera Europan izan den ozono-mailaren jaitsiera, Antarktikaren inguruan dauden Hegoafrikan eta Zeelanda Berrian izandakoa baino handiagoa izan da.

Antarktikako britainiar taldeko partaide den John Pyle ikerlariak arazoa uste baino larriagoa izan daitekeela dio. Ozonoa kaltetzen duen klorina-kopurua 2000. urterarte handiagotuz joaten bada, Europa eta Iparramerikaren gainean gerta daitekeen ozono-zuloa Antarktikan gertatzen den ozono-zuloaren tamainakoa izan daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia