}

Europan beira gehiena birziklatu egiten da

2000/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den urtean beirazko 26.664 milioi ontzi birziklatu ziren Europan; hau da, batez beste, erabilitako beiraren % 64,1. Beiraren Europako Federazioaren datuen arabera, suitzarrak dira gehien birziklatzen dutenak, % 93, hain zuzen. Herbehereetan % 86 birziklatzen da eta Suedia eta Austrian % 84. Gutxien, berriz, Turkian: % 25 soilik. Grezia eta Erresuma Batuan ez dute askoz gehiago birziklatzen, hurrenez hurren % 28 eta % 26.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia