}

Europa Martera doa

1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASA /JPL

Europako ESA espazio-agentziak Matra Marconi Space konpainiarekin Martera bidaliko den espazio-zunda eraikitzea hitzartu du. Espazio-zunda 2003. urterako prest egongo da eta Martian Express izena jarri diote. Proiektu honetan 14 herrietako 24 konpainia baino gehiagok parte hartuko dute eta guztira 150 milioi euroko kostua izango du. ESA espazio-agentzia 1996. urtean antzeko zunda bat jaurtikitzen saiatu zen kohete errusiar baten bidez, baina matxura baten ondorioz eztanda-karga ezereztaturik geratu zen, eta misioa bertan behera gelditu zen.

Horrelako misio espazialak normalean 10 urte behar izaten dituzte, baina kasu honetan Matra Marconi Space konpainiak 6 urtetan lana burutzeko konpromisoa hartu du. Izan ere, ordurako Marte eta Lurraren arteko distantzia minimoa izango baita. Aukera hau aprobetxatu ahal izateko ESA agentziak jaurtikitze-teknika berriak bilatuko ditu. Misioaren helburu garrantzitsuenetako bat Marteren azalean bizitza-arrastoak bilatzea izango da, bizitza baden edo izan den jakiteko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia