}

Euli klonikoak

2004/11/04 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Argazkiko horiek ez dira klonikoak; ondo begiratuz gero, antzematen da ezberdinak direla. Izan ere, goikoak Washingtongo Unibertsitatekoak dira, eta klonikoak, berriz, kanadarrak dira.

Lehenengo aldiz klonatu dituzte euliak, eta orain askok egiten dute galdera hau: zertarako? Klonatzea lortu duten ikertzaileen erantzuna da beste animalietan dauden arazoak ulertzen lagunduko duela. Izan ere, euliekin esperimentatzea beste animaliekin ikertzea baino askoz ere merkeagoa eta errazagoa da, eta, euliak klonatzeko dauden arazoak gainditzen badituzte, beste animalientzako ere aurrerapauso baliagarria izango dela uste dute.

Arazo handiena zelula emailearen DNA zaharra birprogramatzeak sortzen du. Ikertzaileek jakin nahi dute zein gene diren garrantzitsuak birprogramazioan, eta hori erraz ikertzen da eulietan. Helburua gero ugaztunetan aplikatzea da.

Hala ere, beste ikertzaile batzuei ez zaie iruditzen eulietan baliagarria dena ugaztunetan ere hala izango denik.

Argazkia: Washingtongo Unibertsitatea

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia